Etxe askotan garai bateko neguko lanetako bat zen txerria hiltzea. Halako bat irudikatu zuten atzera ere La Encina Extremadurako kultur elkartean. Hildako ehun bat kiloko txerria elkartean zatikatu eta txorizoak eta saltxitxoiak egin zituzten. Hamabitako eta bazkari ederrarekin despeditu zuten eguna. Prestatutako jakiak hurrengo ospakizunetan dastatuko dituzte.