Astekaria

"Jendearekiko harremana pizgarria izan da lanean"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko urt. 31a, 14:10

Andoni Beramendi 40 urtez LH institutuko gela batean.

1983ko urrian hasi zen Andoni Beramendi altsasuarra Sakana Lanbide Heziketako institutoan lanean, eta 40 urtez "eta hilabete batzuk" bertako atezaina izan da. Sakanako gazte belaunaldi asko ezagutu ditu.

Abenduaren 22an omenaldi "sorpresa eta hunkigarria" egin zioten ikastetxeko irakasleek, ikasleek eta langileek.

1. Nola hasi zinen? 
Langabezian nengoen; garai horretan ez zegoen ia inorendako lanik. Are gutxiago sindikalista eta borrokatzailea bazinen. FASAn oso gaztetik lan egiten nuen, eta fabrika itxi zuten. Bi urte neramatzan langabezian eta Altsasuko festen bezperan langabezia sinatzera joan nintzen eta INEMaren bulegoan institutuan atezain bila ari zirela jartzen zuen, eta aurkeztea erabaki nuen. CVa eskatzen zuten, eta ez genekien zer zen ere. Lan esperientzia paper batean jarri, eta institutura entregatzera joan nintzen. Ondoren parrandara joan nintzen. Jende asko aurkeztu zen, eta bi pertsona hartu gintuzten: nire lagun Jose Mari, duela urte batzuk jubilatu zena, eta ni. Oso gaztea nintzen, 24 urte nituen, eta gaur egun arte. 12an, nire urtebetetzean, azken lan eguna izan nuen.  

2. Zer lan egin behar zenituen?
Denetarik egin dugu. Garbitu ez ezik, denetarik: pertsianak konpondu; igeltseroak ere izan gara, elektrizistak... Oso gutxi irabazten genuen eta inork ez zekien nondik ateratzen zen diru hori. Francisco Francoren FP patronatuaren menpe geunden; 1980ko hamarkadan! Lanbide Heziketa garai horretan oso gaizki zegoen, abandonatuta. Irakasleei esker ateratzen ziren ikasleak aurrera. Orain aldatu da, zorionez. 

3. Hemen bizi behar zinen, ezta? 
Bai. Sartu ginenean esan ziguten baldintza bat guretako bat zentroaren ondoan dagoen etxean sartzea zela. Jose Marik bazeukan etxea eta ezin zuen, eta ni gazteago nintzenez sartu nintzen. Pisua nahiko gaizki zegoen, ez zen nik utzitakoa. 1984an edo 1985ean obrak egin zituzten, eraikin berria egin zuten ere, eta pisua pixka bat hobetu zuten. 

4. Zure lana asko aldatu da? 
Ez da asko aldatu. Manteni-menduko lanak; gerora igeltsero lanik ez genuen egin behar izan. Zentroaren beharretara geunden. Hauteskundeak zeudenean egon behar nintzen ere. Patronatu arraro hori desagertu zenean kalera bota nahi gintuzten, ad-ministrazioa salatu genuen eta epaiketa irabazi genuen. Nafa-rroako Gobernuak konpetentziak hartu zituenean dekretu bidez funtzionarioak egin ginen. Niri berdin zitzaidan, ez nituen onu-ra gehiago. 

5. Zure etxea bezala. 
Bai, hori da. Alarmak jotzen zuela, ea zer gertatu den...

6. Etapak egon direla esan deza-kezu? 
Ez. Aldaketa nabarmena 14 urte izatetik 16 urte izatera etortzen hasi zirenean izan zen. 14 urte-rekin eskolatik formal-formal egotetik batailara bezala etortzen ziren. Sakanikola guztiak etor-tzen ziren; oso dibertigarria zen. Laneko hoberena zen. Gazteek ez dute itxurakeriarik; gaiztoak zenbatzeko esku baten hatzak soberan ditut. Orokorrean guz-tietaz oroitzen naiz, izenak ez, baina aurpegiak bai. Zortea daukat kaletik agurtzen naute-lako. Tratu oso ona izan dut, eta hori haiekin gogorra izan nai-zela. Irakasleekin ere oso ongi egon naiz. 

7. Gazteen izaten modua aldatu dela nabaritu duzu? 
Ez! Gazteek gazteak izaten jarraitzen dute. Gazteak dira. Zorionez zonalde honetako gazteak ez daude gaiztotuta. Hirietan konplikatuago dela uste dut. Sakandarrak basa-tiagoak izango dira, baina jatorrak dira, zintzoak. Beti laguntzeko prest. Laguntza eskatzen nuenean esku pila bat nituen prest. 

8. Beraz, esperientzia ona izan duzu. 
Bai. Lana agian ez zen oso duina: fotokopiak egitea eta noizean behin zerbait konpontzea. Lan aspergarria izan da, gehienbat. Baina jendearekin duzun harre-mana pizgarria izan da. 

9. Baina zure lana garrantzitsua izan da. 
Bai, gauzak ongi egitea gustatzen zait. Lanak balorea badu, eta izan dira lan handiko uneak, ikasturte hasieran gehienbat. Baina errutina handiko lana izan da. 

10. Nola daramazu jubilazioa?
Primeran. Ez dut zentroa faltan botatzen. Denbora gutxi daramat, baina ziur ez dudala faltan botako. Nik bizitzeko lan egin dut, ez naiz bizi lan egiteko. Mastinak ditut, baita oilo batzuk, eta orain denbora gehiago pasa ahalko naiz beraiekin, eta ez dut beste pertsonen laguntzarik behar izango.

11. Egun hauetan ikastetxearen SOS deiaren bat jaso duzu?
Ez. Gaur (ilbeltzak 24) etorri naiz lehenengoz institutura etxea husten ari naizelako oraindik, eta elkarrizketa egiteko. Ordezkoa azkar etorri da, egia esan. Ez zuten espero. Baina hori Urbitarte, zuzendaria, deika ibili da jubilatzen naizela abisatzen.