Rosa Bilboko San Frantzisko auzoan hazi zen, Liszt eta biolina jotzen laguntzen dioten beste musikagile zenduak ikusten omen dituen neskabat da. La Tararak, gauez lan egiten duen emakume prostitutak, bere mamuen aurkako borrokan laguntzen dio. Tarara antzezlanaren sinopsia da; "poesiaren dardarak astindutako thriller bokazioa duen" testu bat da. Barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari buruzko ipuin bat da; desberdintasunari egindako kantu bat. Arriaga Antzokian estreinatu zuten, Gayarren, Victoria Eugenian eta Principalen egon da, eta otsailaren 3an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean izanen da, euskaraz. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.
Sei aktore aritzen dira agertokian, Tania Fornieles, Eneritz Artetxe, Jundana Otxoa, Kepa Errasi,Jose Cruz Gurrutxaga eta Adrian García de los Ojos, eta zuzendaria Agurtzane Intxaurraga da. Ekoizpen oso handia egin du Hika Teatroa konpainiak. 2023ko Max sarietan zazpi izendapen jaso zituen.