Pixkana inauteri usaia zabaltzen ari da Altsasun, eta otsailaren 3an, igandea, 18:00etan, inauterietako pertsonaien (momotxorroak, maskaritak, juantranposoak, goldea, sorginak, akerra eta abar) erakustaldia izanen da, Intxostiapuntan. Ondoren, txokolate jana izanen da.
Aurretik, otsailaren 2an, ostirala, 18:00etatik aurrera, Futbolin 2x2 txapelketa izanen da, Altsasuko gazte gunearen agendaren barruan.
Martxoaren 2an, larunbata, gazte gunetik Iruñeko Salting-era irteera eginen dute, eta parte hartzeko izena eman behar da eta ordaindu behar da (8 euro) otsailaren 25a baino lehen Intxostiapuntan, intxostiapunta@altsasu.net edo gazteria@altsasu.net epostetan edo 608617778 telefonoan.