Futbola

Altsasuko puntua, Iruñera

Guaixe 2024ko urt. 30a, 12:35

Gizonezkoen Preferente mailako hemezortzigarren jardunaldian Altsasuk ezin izan zuen Universidad de Navarra mendean hartu

Asteburuan Altsasuk Universidad de Navarra taldea hartu zuen Dantzalekun. Gizonezkoen Preferente mailako hemezortzigarren jardunaldia zegoen jokoan, eta bi taldeak puntuak lortzera atera ziren hasieratik, Universidad de Navarrak bigarren postuari eusteko, eta Altsasuk goiko postuekin lotuta jarraitzeko. Lehia borroatuan, OPUS-eko Unibertsitateak aurreratzea lortu zuen 37. minutuan. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen eta hala egin zuen 70. minutuan, Unai Calvok banakako berdinketa lortu zuelako. Baina pozak gutxi iraun zuen, 3 minutu beranduago 1 eta 2-koa ezarri zuelako Universidad de Navarrak. Altsasu saiatu zen, baina markagailua ez zen gehiago mugitu zeta 3 puntuak Iruñera joan ziren. 

Burlades B taldeak jarraitzen du lider (36 puntu). Altsasuk behera egin du sailkapenean eta hamabigarren da (25 puntu). Gizonezkoen Preferente mailako hurrengo jardunaldian Leitzan jokatuko du Altsasuk sailkapenean azkena den Aurrera taldearen kontra, otsailaren 3an, larunbata, 16:00etan.