Udalak Administrazio Elektronikorako tresna berriak dituela zabaldu ditu ateak

Guaixe 2024ko urt. 31a, 12:01

Gizonezkoa udaletxerantz joaten. ARTXIBOA

Ilbeltzeko azken hiru egunak itxita egon da, 31n 11:30ean ateak zabaldu dituen arte.

Altsasuko Udalak bere Administrazio Elektronikoa berritzeko Auna sistema jarri du. Egoitza Elektronikoaren oinarrian dagoen plataformaren eguneraketak besteak beste honakoetan du eragina: Erregistro Elektronikoa, Espedienteen Kudeatzailea sinadura eta jakinarazpenarekin, Atazen eta abisuen kudeatzailea edo espedienteak izapidetzeko laguntza-biltegia. Aldi berean, zein langilek zer eta nola egin behar duen definitu du udalak. Horregatik, langileek ingurune berria eguneroko lanean erabiltzera bideratutako prestakuntza jaso dute bi egun eta erdiz. 

Auna sistema Animsak garatu du, toki erakundeen enpresa publikoak. Haren egitekoa da udalen kudeaketako proiektuen modernizazioan aktiboki laguntzea, teknologia eta antolakuntzako ereduak integratuz, betiere herritarrei orientatuta.