'Cualquiera menos tú' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko ots. 1a, 11:34

Otsailaren 1ean, 4an eta 5aen, Will Gluck zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Bea eta Ben bikote perfektua dirudite, baina lehen hitzordu zoragarri baten ondoren, zerbait gertatuko da elkarrenganako erakarpena hoztuko duena, Australian, ezkontza batean, ustekabean topo egiten duten arte. Elkar ikustera beharturik daude, eta nahiz eta elkar gorrotatu, bikote baten itxurak egitea erabakitzen dute, bion onurarako.

Fitxa artistikoa: Sydney Sweeney, Glen Powell, Alexandra Shipp, Darren Barnet, Bryan Brown, Joe Davidson, Rachel Griffiths, Michelle Hurd, Dermot Mulroney

Emanaldiak:

Otsailak 1,osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Otsailak 4, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Otsailak 5, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.