'Perfect days' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko ots. 1a, 11:40

Otsailaren 1ean eta 4an, osteguna eta igandea, Wim Wenders zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Hirayama komun garbitzailea da Tokion, eta oso pozik dago daraman bizitza xumearekin. Bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko duen pasioaz gozatzen du. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten dizkie. Ustekabeko hainbat topaketek, pixkanaka, bere iragana azaleratuko dute.ç

Fitxa artistikoa: Koji Yakusho, Tokio Emoto, Arisa Nakano, Aoi Yamada, Yumi Aso, Sayuri Ishikawa, Tomokazu Miura.

Emanaldiak:

Otsailak 1, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Otsailak 4, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositako: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Cannesko zinema jaialdian gizonezko aktore onenaren saria eta bi izendapen.

2023ko Critics Choice Awardsen Atzerriko film onenaren sarirako izendatuta.

2023ko Bostongo Kritiakrien Elkartearen gizonezko aktore onenaren sarirako izendatuta.