'La tierra prometida' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko ots. 2a, 11:45

Otsailaren 8an, 11n eta 12an, osteguna, igandea eta astelehena, Nikola Jarcel zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: 1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobretuak daniar paramo gogor eta babesgabeak konkistatzera ekingo dio, printzipioz ezinezkoa den helburu batekin: kolonia bat sortzea erregearen izenean. Trukean, benetako izen bat jasoko du, kosta ahala kosta lortu nahi zuena. Hala ere, inguruko agintari bakarrak, Schinkelen Frederik gupidagabeak, harrokeriaz uste du lur hori berea dela. Schinkel ohartzean bere neskame Ann Barbarak eta bere senar zerbitzariak ihes egin dutela Kahlenekin, agintari pribilegiatu eta gorrotagarriak mendeku hartuko duela zin egingo eta kapitaina uxatzeko bere esku dagoen guztia egingo duela aginduko du. Baina Kahlen ez da kikilduko, eta borroka desorekatua hasiko du, non bere bizitza ez ezik, bere inguruan sortu den pertsona baztertuen familia ere arriskuan jarriko duen.

Fitxa artistikoa: Mads Mikkelsen, Amanda Collin, Simon Bennebjerg, Melina Hagberg, Kristine Kujath Thorp, Gustav Lindh, Magnus Krepper, Lise Risom Olsen, Søren Malling, Thomas W. Gabrielsson, Jacob Lohmann, Felix Kramer.

Emanaldiak:

Otsailak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Otsailak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Otsailak 12, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak

2023ko Veneziako Jaialdian Urrezko lehoirako film onenaren kategorian izendatuta.

2023ko Europako Zinemaren Sarietan hiru sari.

2023ko Sevillako jaialdian Urrezko Giraldillorako izendatua.