Gizonezkoen Preferente mailako hemeretzigarren jardunaldian Altsasuk Leitzan jokatu zuen, sailkapenean azkena den Aurrera taldearen kontra. Altsasuk errenta polita atera zuen, 0 eta 2 aurreratu baitzen Joaquin Angel Lladok eta Javier Morrasek sartutako golei esker, baina bigarren zatian Aurrerak ongi erantzun zuen eta azken minutuetan bina berdintzea lortu zuen.
Burlades B taldea da Preferente mailako lider (39 puntu). Altsasu hamabigarren da (26 puntu). Asteburu honetan ez da ligako partidarik jokatuko. Otsailaren 17an, larunbata, Altsasuk sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena den Zirauki taldea hartuko du Dantzalekun, 11:30ean.