Futbola

Altsasuk Universidad de Navarra hartuko du

Guaixe 2024ko ots. 6a, 10:05

Emakumezkoen Preferente Mailan otsaileko lehen asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu

Emakumezkoen Preferente mailan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu. Tudelano da liderra (36 puntu) eta Altsasu bederatzigarren da, azkena (9 puntu), baina azken bi partidatan itxura oso ona emanda. Hamazazpigarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean laugarren den Universidad de Navarra taldea hartuko du, otsailaren 10ean, larunbata, 11:30ean, Dantzalekun.