Sunsundeguiko enpresa batzordea osatzen duten lau sindikatuek deitua (UGT, LAB, CCOO eta ELA), langileek lan eta etorkizun duina aldarrikatu dute. Gosari garaian 15 minutuko kontzentrazioa egin dute lantegian bertan. Haren bidez salatu nahi izan dute ilbeltzean 900 euro kobratu dituztela, "eta soldataren gainontzeko zatiarekin materiala erosi nahi dute, geldirik dauden autobusak bukatu ahal izateko". Langileak zuzendaritzaren "kudeaketa txarrarekin" kexu dira.