Saskibaloia

CBASK-ek saskibaloi campusa antolatu du Aste Santurako

Guaixe 2024ko ots. 8a, 10:30

CBASK klubaren 2023/2024 denboraldiko aurkezpena.

Izena ematea zabalik dago otsailaren 29ra arte

Altsasuko CBASK saskibaloi klubak Aste Santurako saskibaloi campusa antolatu du. Apirilaren 2tik 5era izango da, Zelandi kiroldegian, 9:00etatik 14:00etara. Prezioa 100 eurokoa da. Otsailaren 29ra arte eman daiteke izena, eposta bidez (cbask@live.com). Ondoko datuak aurkeztu beharko dira: jokalariaren izena-abizenak, jaiotze data, kamiseta taila, gurasoen edo tutorearen izena eta harremanetarako telefonoa.