Emakumezko jokalariek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea eginen dute

Guaixe 2024ko ots. 8a, 13:28

Altsasuko Mugimendu Feministaren mobilizazio bat. ARTXIBOA

Otsailaren 9an, ostirala, Altsasuko Mugimendu Feministak 'Erasorik ez erantzunik gabe!' elkarretaratzea deitu du, Altsasuko udaletxearen aurrean.

Altsasuko emakumezkoen futbol taldeko jokalariek jasandako erasoaren aurrean kontzentrazioa deitu du Altsasuko Mugimendu Feministak otsailaren 9an, ostirala, 17:30ean, udaletxearen aurreran Erasorik ez erantzunik gabe! Aurrean izango gaituzue! lelopean.