'Bolante baten historia' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2024ko ots. 9a, 10:42

Otsailaren 19an, astelehena, Filmoteka Nafarroan programaren barruan Jose Miguel Etxeberria Alavarez 'Naparra'-ren desagerpenaren inguruko dokumentalaren emenaldi izanen da, Iban Toledo zuzendariarekin eta Eneko Etxeberria protagonistarekin.

Sinopsia: Bortxazko desagertze batek desagertutako pertsonaren bizitza amaitzeaz gain, orbain emozional handia sortzen du familietan eta gizartean. 80ko hamarkadaren hasieran, José Miguel Etxeberria Alvarez, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea, desagertu egin zen. Komunikatu gurutzatuen , hainbat aldarrikapenen eta axolagabekeria judizialaren artean, bere familia desagerpenari erantzuten saiatu zen. Bilketa prozesuak sufrimendu handia sortu dio Enekori, Jose Miguelen anaiari. Enekoren gurasoak semea non zegoen jakin gabe hil dira. Bigarren indusketa horretan, gorpuzkiak agertuko balira, zauria sendatzeko unea izango litzateke. Ez da erabat itxiko, ez baitugu jakingo nortzuk izan ziren hiltzaileak, nork agindu zuen erailtzea eta zergatik.

Emanaldia:

Otsailak 19, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Filmoteka Nafarroan programaren barruan, Iban Toledo Ibañez filmaren zuzendariarekin eta Eneko Etxeberria protagonistarekin.

Sarrerak: euro bat, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz eta euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.