Saskibaloia

CBASK, garaipenaren bidean

Guaixe 2024ko ots. 15a, 10:30

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak bigarren garaipena lortu zuen jarraian. Emakumezkoen Lehen Senior mailako partida atzeratu zuten

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Aranguren Mutilbasket taldea hartu zuen otsailaren 9an, ostirala, Zelandin. Bederatzigarren jardunaldiko atzeratutako partida zen, eta bi taldeak parez-pare ibili ziren.  Aranguren Mutilbasketek tartea ateratzea lortu zuen, baina azken txanpan Altsasu finago ibili zen, eta puntu bakar batengatik 78 eta 77 irabaztea lortu zuen, bigarren garaipena jarraian. Asteburu honetan hamabosgarren jardunaldia zegoen eta San Ignacioren kontra jokatu beharra zuen CBASK-ek, baina partida martxoaren 6ra atzeratu zen, Santa Ageda ospakizunengatik. 

Sailkapenean Aguerri Larrona Claret da liderra (26), Erisa Clavijo (25 puntu) atzetik duela. CBASK Narum Fisioterapia hamahirugarren da (14 puntu). Hamaseigarren jardunaldian Altsasuko taldeak Liceo Monjardin izan behar zuen aurkari, baina inauteriak direla eta partida apirilaren 7ra atzeratu dute bi taldeek

Emakumezkoen Lehen Senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Lagunak taldearen kontra jokatu beharra zuen, baina partida otsailaren 20ra atzeratzea erabaki dute bi taldeek. Partida Barañainen jokatuko da, 20:20ean. Sailkapenean Aranguren Mutilbasketek jarraitzen du emakumezkoen Lehen Senior mailako lider (30 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos hamahirugarren postura jaitsi da (17 puntu). Asteburuan Altsasuko hiri ihauteriak direnez talde altsasuarrak Liceo Monjardinen kontra jokatu beharreko partida aurreratzea erabaki zuten. Otsailaren 4an jokatu zuen. Partida orekatua izan zen, baina, azkenean, soilik 2 punturen aldearekin Liceo Monjardin 44 eta 42 gailendu zitzaion CBASK-i.