Tenis Rubor klubak antolatuta, martxoan hasiko da I. Tenis Altsasu rankinga edo tenis txapelketa. Txapelketa honen helburua tenisa sustatzea da, eta txapelketa irekia da, edonork parte har dezake. Lortutako emaitzen arabera, I. Tenis Altsasu rankingean parte hartzen dutenek rankingean edo sailkapenean igo edo jaitsiko dira.
Tenis Altsasu Rankinga bi mailatan jokatuko da. 1. Rankingean 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute, eta 2 Rankingean 16 urtetik beherakoek. Tenis Rubor klubetik azaldu dutenez, hilero bi partida jokatuko dira.
Izena ematea zabalik dago 679 056 767 telefonora hots eginez.