'La precariedad mata. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte' lelopean eta otsailaren 15ean Olaztiko porlandegian izandako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde, HIRU eta CGT-LKN sindikatuek, otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, Iortia zabalgunean.
Sindikatuek jakinarazi dutenez, 2022tik porlandegian izandako bigarren hildakoa da, eta azken urtean bi langile hil dira lanean Altsasun, eta sei Nafarroan; Euskal Herrian hamabost izan dira. Altsasuko EH Bilduk bat egin du elkarretaratzearekin.