Pentsiodunen mugimenduaren seigarren urteurrena

Guaixe 2024ko ots. 20a, 11:01

Pentsio duinen aldeko mugimenduak asteleheneroko ohiko bilkura egin du. Otsailaren 19koa ospakizun eguna zen mugimenduarendako, modu jarraian, astelehenero plazara ateratzen hasi zirenetik sei urte pasa direlako. Urteurrena ospatzeko, elkarretaratzearen ondoren auzatea izan dute. 

Aurretik, Pentsionistak Martxan-ek deituta, hilean behin pentsio duinen aldeko kontzentrazioak egin zituzten.