Toni Acosta eta Omar Ayuso aktore ospetsuak Julia unibertsitateko irakaslea eta Hugo bere ikaslea dira, hurrenez hurren, El sonido oculto antzezlanean. Thriller honetan ezer ez da ematen duena, eta fikzioaren eta errealitatearen arteko lerroa ia ikusezina da Adam Rapp antzerkigilearen lan honetan. Juan Carlos Rubiok egin du gaztelaniazko bertsioaren adaptazioa. Broadwayn arrakasta handiarekin denbora luze egon da. Otsailaren 24an, larunbata, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean El sonido oculto antzezlanaren emanaldia izanen da. Dagoeneko sarrera oso gutxi gelditzen dira.