'Priscilla' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko ots. 19a, 10:55

Otsailaren 22an, 25ean eta 26an, osteguna, igandea eta astelehena, Sofia Coppola zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Priscilla Beaulieu nerabeak Elvis Presley ezagutuko du festa batean. Elvis rock-and-rollaren superizarra da jada, baina une pribatuetan espero ez duen pertsona bilakatuko da: amodio zirraragarria, bakardadean aliatua, lagun zaurgarri onena. Priscilla Beaulieu Presleyk 1985ean argitaratutako 'Elvis and Me' memorietan oinarrituta dago. Memoriek Elvisen eta Priscillaren ezkongai-aldi luzea eta ezkondu ondorengo garai zurrunbilotsuak kontatzen dituzte, Alemaniako base militar batean bizi zirenetik Gracelandeko bere ametsezko etxera joan ziren artekoak, hain zuzen ere.

Fitxa artistikoa: Cailee Spaeny, Jacob Elordi, Emily Mitchell, Deanna Jarvis, R Austin Ball, Luke Humphrey, Jorja Cadence, Ari Cohen, Dagmara Dominczyk, Tim Post, Lynne Griffin, Dan Beirne.

Emanaldiak:

Otsailak 22, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Otsailak 25, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Otsailak 26, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.