'Patrick: Heroi txikiak. Balentria handiak' euskarazko familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko ots. 19a, 10:06

Otsailaren 25ean, igandea, Sophie Roy zinemagilearen animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat da, eta halako batean, atoi batean ezkutatuko da bere bizitzako bidaia egiteko. Marty izeneko beldarra —bere lagunik onena da— eta Jennifer, altuerari beldur dion tximeleta, izango ditu bidelagun, eta bidaian, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, beldurrik handienari aurre egin beharko dio: bere berezitasuna onartu beharko du, zorigaitzaren gainetik gailentzeko. Eta hori egin beharko du klima-patroi, gizaki eta mendekua bilatu nahi duten hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.

Fitxa artistikoa: Animazioa.

Emanaldia:

Otsailak 25, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: 3 euro, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Sariak:

Chicagoko Haur Zinemaldiko film onenaren saria.

Sttutgarteko Animazio Jaialdian gidoi onenaren saria.

Hizkuntza: euskara.