Institutuko ikasleak unibertsitatean

Guaixe 2024ko ots. 20a, 10:00
Ikasle sakandarrak Arrosadiako campusean. NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten.

Altsasuko Bigarren Hezkuntza Institutuko Batxilergoko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu dute berriki. Guztira 52 ikasle joan ziren  NUPera. Han, hezkuntza erakundeak heldu den ikasturtean eskainiko dituen  ikasketa eta zerbitzuak  ezagutzeko aukera izan zuten, honako hauek, hain zuzen: batetik,  27 gradu eta  zortzi gradu bikoitz Iruñeko Arrosadiako campusean, eta, bestetik,  Nafarroako Unibertsitate Publikoko bi goi-mailako eskola teknikoek eta lau fakultateek 2024-2025 ikasturterako eskaintzen dituzten nazioarteko zazpi programak.