Futbola

Altsasuren garaipen ederra Dantzalekun

Guaixe 2024ko ots. 20a, 12:10

Gizonezkoen Preferente mailako hogeigarren jardunaldian garaipenaren bidea berreskuratu zuen Altsasuk

Otsailaren 17an, larunbat goizean jokatu zen, Altsasun, Gizonezkoen Preferente mailako hogeigarren jardunaldiko partida. Altsasuk Zirauki arerio zuzena hartu zuen Dantzalekun. Azken lau partidetan garaipenik lortu gabe zegoen talde gorritxoa, baina altsasuarrek hiri ihoteak gogoz ospatu zituzten, Ziraukiri 4 eta 1 irabazi eta garaipenaren xenda berreskuratu zuelako. 

Altsasuri berehala antzeman zitzaion irabazteko nahia. Partida hasi eta lehen minutuan Unai Calvok Altsasu aurreratu zuen, eta Unai Calvo berak bere bigarren gola sartu zuen 10 minutura. Zirauki 2 eta 1 hurbildu eta partidan sartu zen, baina atsedenaldia baino lehen Asier Salgadok Altsasuren hirugarren gola sartu zuen. Bigarren zatian Altsasuk partidaren erritmoa kontrolatzen jarraitu zuen, eta Zirauki ongi gelditu zuen. 82. minutuan Asier Salgadok Altsasuren laugarren gola sartu zuen eta, 4 eta 1 irabazita, ospakizun ederra egin zuten altsasuarrek. 

Burlades B taldea da Preferente mailako liderra (40 puntu). Altsasu hamaikagarren da (29 puntu). Otsailaren 24an, larunbata, Altsasuk sailkapenean hirugarren den Gazte Berriak taldearen kontra jokatuko du, Antsoainen, 17:00etan.