futbola

Emakumezkoen Preferentean, Altsasuk lehen fasea despeditu du

Guaixe 2024ko ots. 20a, 13:00

Orain sakandarrek kopari ekingo diote

Emakumezkoen Preferente mailan asteburuan hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen, lehen faseko azkena. Altsasuk atseden jardunaldia zuen. Sailkapenean Lourdes izan da liderra (41 puntu) eta Altsasu zortzigarren sailkatu da (12 puntu). 

Orain igoera fasea jokatuko dute lehen bost sailkatuek, Lourdesek, Tudelanok, Burladesek, Universidad de Navarrak eta Gazte Berriakek. Gainontzekoek, Altsasu barne, Kopa jokatuko dute.