Memoria historikoaren inguruko jardunaldiak

Guaixe 2024ko ots. 20a, 11:46
Hitzaldi bat Iortia kultur guneko areto txikian. ARTXIBOA

Otsailaren 27an eta martxoaren 5ean, astearteak, Sortuk eta Ernaik Martxoak 3 eta Pasaiako Badiaren inguruko hitzaldia eta film dokumentalaren emanaldia, hurrenez hurren, antolatu ditu, Iortian.

Gertuko memoria historikoa azaleratzeko bi ekimen antolatu ditu Ernaik eta Sortuk: otsailaren 27an, asteartea, 18:30ean, Martxoak 3 Gasteizko sarraskiaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Martxoaren 5ean, asteartea, Pasaiako Badia Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren erahilketaren inguruko film dokumentalaren emanaldia izanen da, 18:30ean, Iortian. Ondoren, egileekin solasaldia izanen da, eta aurretik, 17:00etan, erakusketa izanen da, Iortian bertan.