Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Liceo Monjardin zuen aurkari hamaseigarren jardunaldian, baina partida apirilaren 7ra atzeratu zuten bi taldeek, ihoteak zirela eta. Sailkapenean lider berria dago, Humiclima (28 puntu). CBASK Narum Fisioterapia hamalaugarren da, azkena (18 puntu), atzeratuta dituen bi partida gutxiagorekin. Otsailaren 24an, larunbata, talde altsasuarrak sailkapenean bosgarren den Valle de Egües hartuko du Zelandin, 16:00etan.
Emakumezkoen seniorrak, gutxigatik
Emakumezkoen Lehen Senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Liceo Monjardin izan zuen aurkari Iruñerrian. Partida oso lehiatua izan zen, bi taldeak parez pare ibili zirelako. Azkenean, eta soilik 2 punturen aldearekin, garaipena Iruñean geratu zen, 42 eta 44, talde altsasuarraren penarako. Sailkapenean Aranguren Mutilbasketek jarraitzen du emakumezkoen Lehen Senior mailako lider (32 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos hamaikagarren da (19 puntu). Asteburuan hamazazpigarren jardunaldia dago jokoan eta talde altsasuarrak sailkapenean bigarren den Navasket SF´old taldea izango du aurkari otsailaren 25ean, igandea, 18:00etan Teresianas kiroldegian.