Bi ekimen Intxostiapuntan

Guaixe 2024ko ots. 22a, 15:35

Otsailaren 24an, larunbata, Sexgunea zerbitzua izanen da, Altsasuko gazte gunean, eta 25ean, igandea, Gazteendako zinema saioa izanen da.

Otsaileko Sexguneak egunez aldatuko du, eta ostiralean izan beharrean, otsailaren 24an, larunbata, izanen da, 17:30etik 20:30ak arte, Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, igandean, otsailak 25, Gazte zinema izanen da Altsasuko gazte gunean.