Ur erreziboa ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko ots. 23a, 11:34

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Joan den urteko hirugarren lauhilekoari dagokiona da ordaintzeko.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea martxoaren 30ean bukatuko da. 2023ko hirugarren lauhilekoari dagokion tasa da orain pagatu behar dena. Udalak jakinarazi duenez, ordainagiriak helbideratuta dituztenei otsailaren 22an kargatuko diete tasa beraien kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Altsasuko Udalak gogorarazi duenez, borondatez ordaintzeko epe hori pasatu ondoren, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.