Txirrindularien irteera

Guaixe 2024ko otsailaren 22a

Otsailaren 25ean, igandea, Barranka Txirrindularitza Taldeko BTT taldea Itxasperri ermitara joanen da.

Altsasutik Egiarretako Itxasperri ermitara joanen dira Barranka Txirrindularitza Taldeko BTT taldeko kideak otsailaren 25ean, igandea; 8:30ean Zumalakarregi plazan elkartuko dira Arakil aldera abiatzeko. Guztira, 60 kilmetroko ibilbidea eginen dute. Talde mistoak erabakitzear zuen asteburuko ibilbidea; larunbatetan egin ohi dute.