Talkaren ondorioz aparkatutako autoa espaloira

Guaixe 2024ko ots. 26a, 09:28

Kolpea jaso ondoren espaloian bukatu duen autoa.

Igande goizaldean izan zen istripua 

Jakin-min handia sortu zuen altsasuarren artean San Joan kalean gertatutakoa, eta asko hara bertaratu ziren. San Joan eta Frontoi zeharbidearen bidegurutze ondoan aparkatuta zegoen auto bat espaloian agertu zen. Gainera, espaloian zegoen aulkia erabat txikituta gelditu zen. Foruzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura. Herritarren artean zabaldu den bertsioaren arabera, San Joan kaletik pasatzen zen lur orotariko auto batek aparkatutako autoaren atzeko aldea jo eta espaloira mugiarazi zuen.