'Badon opera posdramatikoa' Iortia kultur gunean

Guaixe 2024ko ots. 26a, 07:53
'Badon. Opera posdramatikoa' antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

Martxoaren 1ean, ostirala, Korrika Kulturalaren ekitaldia nagusia izanen da, Altsasuko kultur gunean.

Badon opera posdramatikoak euskal kulturaren eta haren kanonen berrikusi ditu. Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du ikuskizunak, et esperientzia estetiko eta zentzumen bidezkol bat dakarkio publikoari, "denok partekatzen dugun iruditeriatik sortukotako mundu posible bat". Antzezlana Korrika Kulturalaren ekitaldia nagusia da; hortaz, kultur sorkuntzarako bekar jaso zuen. Martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean ikuskizunaren emanaldia izanen da. Sarrerak 7 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian. Korrika lagun txartela dutenek deskontua izanen dute, baina lehiatilan erosi beharko dituzte sarrerak, txartela erakutsita.

Erlazionatuak