Belaunaldi guztiendako ezaguna den Loti ederra ipuin klasikoaren aldeko apustua egin du Glu Gluk konpainiak. Bertsio berri honen gai nagusia gazte eta umeendako obsesio bihurtutako edertasun kanonen arriskua da; sarritan diskriminaziorako erabili izan ohi den fisikoarekikokin eta bizi modu osasuntsuarekiko kezka. Fantasia eta magiarekin haur bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterkao osagaiak agertuko dira, musika, dantza eta antzerki jolasaren bidez. Loti ederra ipuinaren Glu Gluk konpainiaren berrirakurketa martxoaren 30an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean izanen da.
Sarrerak Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian eros daitezke, 4 eurotan.