Gazarekin elkartasun aktiboa Altsasun

Guaixe 2024ko ots. 26a, 14:55
Palestinaren aldeko manifestazioa, Altsasun, 2023ko abenduan. ARTXIBOA

Martxoaren 2an, larunbata, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak antolatutako elkarretaratzea izanen da, Altsasuko Foru plazan.

Genozidioa gelditu! Gazarekin elkartasun aktiboa lelopean Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bi orduko elkarretaratzea antolatu du otsailaren 2an, larunbata, 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Foru plazan. Ekimenak irauten duen bitartean magrebtarren eskutik tea eta pastak izanen dira, material salmenta eginen dute eta abokatuak ordaintzeko diru bilketa, eta Palestinako egoera salatzeko elkarretaratzea eginen dute ere.

Genozidioa gelditu! Gazarekin elkartasun aktiboa ekimenaren egitaraua

Martxoak 2 larunbata

Altsasuko Foru plazan

19:00 Hasiera: txalaparta eta komunikatuaren irakurketa.

19:30 Kantaitan.

20:00 Haize Berriak bandako laukotearen emanaldia.

20:30 Jauziak.

21:00 Txalaparta.

Amaieran, komunikaktuaren irakurketa.