Futbola

Antsoaindik punturik gabe itzuli zen Altsasu

Guaixe 2024ko ots. 27a, 10:35

Gizonezkoen Preferente mailako 21. jardunaldian Altsasuk ezin izan zuen Gazte Berriak taldea menderatu

Altsasuk Gazte Berriak taldea izan zuen aurkari gizonezkoen Preferente mailako ligako 21. jardunaldian. Antsoainen jokatutako partidan nor baino nor aritu ziren bi taldeak. Gazte Berriak 24. minutuan aurreratu zen, eta etxekoen 1 eta 0-ko abantailarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Partida guztiz irekita zegoen, baina 50. minutuan Gazte Berriakek sartutako bigarren golak min handia egin zien altsasuarrei. Hala ere, borrokan jarraitu zuten, baina 88. minutuan, partida bukatzear zela, hirugarren gola sartu zuen Antsoaingo taldeak, partida erabakita utzita. 

Preferente mailako lider Burlades B taldea da (43 puntu). Altsasu hamabigarren postura jaitsi da (29 puntu), igoera postuetatik 8 puntura. Altsasuk martxoaren 3an, igandea, sailkapenean seigarren den Soto-Ibarbaso taldea hartuko du Dantzalekun, 17:30ean. Sailkapena estu dagoenez, gora egiteko aukera paregabea du Altsasuk.