Futbola

Altsasu, bigarren faseari ekitera

Maider Betelu Ganboa 2024ko ots. 27a, 10:55

Emakumezkoen Preferente mailako bigarren fasea dago jokoan

Emakumezkoen Preferente mailako lehen fasea despedituta, goiko postuetan sailkatutakoak igoera fasea jokatzen ari dira, eta gainontzekoek, Altsasuk tartean, bigarren faseari ekingo diote. Horrela, Altsasuk Gares taldearen kontra jokatuko du martxoaren 2an, larunbata, 19:00etan Garesko Osabidea zelaian jokatuko den partidan.