Asteburuero bezala Altsasuko Barranka Txirrindularitza Taldeko taldeek irteera eginen dute. Martxoaren 2an, larunbata, talde mistoak 48 kilometroko ibilbidea eginen du Arabako trikuharrien zehar. Zumalakarregi plazatik aterako dira, 9:00etan. BTT taldearen irteera martxoaren 3an, igandea, izanen da eta Shanti Spiritu ermitara 40 kilometroko ibilbidea eginen dute. 9:00etan aterako dira, Zumalakarregi plazatik.