Burunda Txirrindularitza Taldeak Junior mailako Udaberri Sariaren 38. edizioa antolatu du martxoaren 3an, igandea, 10:30etik aurrrera. 80 kilometrotako proba izanen da, eta Iortia zabalgunetik abiatuko da. Txirrindulariak Altsasutik Ziordiraino joanen dira eta ondoren Etxarri Aranatzeraino helduko dira. Ziordira bueltatuko dira, Olaztin sartu eta Altamira igoko dute; bitan igoko dute portua. Helbuma Altsasuko udaletxe parean egonen da.