Yllanak umore beltza, zentzugabe eta garratzaren dosi handiagoa ematen dio bere ohiko lan komiko bisualari, hitzik erabili gabe, gizakien alderik ilun eta gaiztoena 666 ikuskizunean erakusteko. Martxoaren 2an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean izanen da, eta sarrera agortuta kartela zintzilikatu dute.