Arratsalde euritsuari, plaza dantzak

Guaixe 2024ko mar. 4a, 11:39

Plaza dantzako parte hartzaileak. ETORKIZUNA

Etorkizuna dantza taldeak eta Aguraingo Dardara Gunea dantza eta mugimendu espazioak dantza plaza saioa antolatu zuten otsailaren 25ean, Iortia zabalguneko estalpean. Hainbat herritarrek arratsaldea dantzan pasa zuten.

Altsasuko Etorkizuna dantza taldeak Aguraingo Dardara Gunearekin batera zita bat jarri zuten otsailaren 25ean, igandean, 18:00etan Foru plazan; Plaza dantzak ekimena antolatu zuten. Eguna iritsi eta euri zaparradak kontuan hartuta, azken orduan saioa lekualdatu zuten eta Ior-tia zabalguneko estalpean bildu ziren hainbat herritar. Dantza-rien esanetara adin guztietako hamarnaka herritar aritu ziren jauziak eta bestelako euskal dantzak ikasten eta egiten. Igan-de arratsalde euritsu desberdi-na pasa zuten, dantzarekin gozatzen.