Emakumearen eguna Intxostiapuntan

Guaixe 2024ko mar. 5a, 09:47

Martxoaren 8an, ostirala, mobilizazioekin bat egingo du Altsasuko gazte guneak. Martxoaren 9an, larunbata, 'Nor da nor?' jokoaren martxoaren 8ko bertsiora ariko dira.

Martxoaren 8an eta 9an, ostirala eta larunbata, Emakumearen egunera begira pasako dute Intxostiapunta gazte gunean. Ostiralean, Emakumearen egunean bertan, mobilizazioetan bat eginen dute gazteek. Larunbatean definizioen bidez pertsonak asmatzeko Nor da nor? jokora ariko dira, baina martxoaren 8rako prestatuta bereziki.