Futbola

Altsasu, azken minutuan

Guaixe 2024ko mar. 6a, 12:00

Altsasu, azken minutuan

Hasi da Emakumezkoen Preferente Mailako bigarren fasea. Lehen jardunaldian, Garesen kontra jokatu zuen Altsasuk, Garesen. Partida ongi hasi zen altsasuarrendako, 26. minutuan Alicia Elizaldek Altsasu aurreratu zuelako. Bigarren zatian, bana berdindu zuen Garesek, baina Altsasu bigarrenez aurreratu zen, 82. minutuan Nerea Arellanok sartutako golarekin. Tamalez, gutxi iraun zuen pozak, 88. minutuan Garesek bina berdindu zuelako. Partida berdinketarekin despeditu behar zela zirudienean, Garesek garaipenaren gola sartu zuen 90. minutuan, eta altsasuarrak lur jota utzi zituen. 

Horrela, Gares da Emakumezkoen Preferente Mailako bigarren faseko lehen liderra (3 puntu). Altsasu laugarren da, azkena, punturik gabe. Bigarren faseko bigarren jardunaldian Altsasuk Idoia izango du aurkari martxoaren 9an, larunbata, 16:30ean, Oteizako Iturtxipia futbol zelaian.