Futbola

Altsasuk ezin izan zion buelta eman

Guaixe 2024ko mar. 6a, 11:30

Gizonezkoen Preferente mailako 22. jardunaldian Altsasuk ezin izan zuen Dantzalekuko zaleekin garaipena ospatu

Otsailaren 3an, igandea, Altsasuk Soto-Ibarbaso taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeek nor baino nor jokatu zuten arratsalde hotzean. Aukerak izan zituzten, baina ez zituzten gauzatu. Lehen zatia husnako berdinketarekin despeditu zen. Bigarrenean giro berean jarraitu zuen partidak, 63. minutuan Julen Arzak Soto-Ibarbaso aurreratu zuenera arte. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina ez zuen modurik izan eta, azkenean, 3 puntuak Iruñerrira joan ziren. 

Altsasuk sailkapenean gora egiteko aukera alferrik galtzen utzi zuen. Sailkapenean Burlades B taldeak jarraitzen du Preferente mailako lider (43 puntu), 3 puntura Beti Casedano duela (40 puntu). Altsasu hamabigarren da (29 puntu). Martxoaren 9an, larunbata, hamalaugarren den Beti Onak B taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Atarrabiako Peritosen.