Sinopsia: Sol, zazpi urteko neskato bat, aitarentzat prestaren ari diren ezusteko festa batean laguntzen ari da aitonaren etxean. Egunak aurrera egin ahala, giro arraro eta kaotikoa nagusituko da apurka-apurka, eta familia lotuta mantentzen zuten zimenduak hautsiz joango dira. Solek ulertuko du bere mundua aldaketa handi bat izatear dagoela, bizitza ospatzeko misterioari bidea irekiko dion aldaketa handi bat.
Fitxa artistikoa: Naima Santíes, Montserrat Marañon, Marisol Gase, Saori Gurza, Teresita Sanchez, Mateo Garcia Elizondo.
Emanaldiak:
Martxoak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.
Martxoak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.
Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.
Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
Aurretik erositakoa: 4,5 euro.
Sariak:
2023ko Berlingo Jaialdian film luzeen sekzio ofizialan izendatuta
2023ko Independent Spirit Awards sarietan Atzerriko film onenaren sarirako izendatua
2023ko Iparramerikako Kritikarien Elkartearen Atzerriko urteko film onenetarako izendatua
2023ko Moreliako Jaialdian lau izendapen eta hiru sari
2023ko Los Angelesko Kritikarien Elkartearen Atzerriko film onenaren sarirako izendatua
2023ko Gotham sarietan Nazioarteko film onenaren saria