'Los que se quedan' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 6a, 11:43

Martxoaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Alexander Payne zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Paul Hunham eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra da. Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle batzuk zaintzeko. Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura bat sortuko dio horietako batekin, bere traumak dituen mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen seme bat galdu berri duen eskolako sukaldari-buruarekin.

Fitxa artistikoa: Paul Giamatti, Dominic Sessa, Da'Vine Joy Randolph, Gillian Vigman, Carrie Preston, Tate Donovan, Michael Provost, Oscar Wahlberg, Brady Hepner.

Emanaldiak:

Martxoak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Martxoak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Martxoak 11, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Oscar sarietan bost izendapen

2023ko Urrezko Globo sarietan hiru izendapen eta bi sari

2023ko Erresuma Batuko BAFTA sarietan zazpi izendapen eta bi sari

2023ko Torontoko Jaialdian film onenaren Ikusleen Sarirako izendatua

2023ko Independent Spirit Awards sarietan lau izendapen