Itzuliaren aurkezpena Altsasun

Guaixe 2024ko mar. 6a, 14:12

Itzulia Etxarri Arantzetik pasatzen. ARTXIBOA

Martxoaren 12an, asteartea, 2024ko Itzuliak Altsasun eginen duen hirugarren etaparen aurkezpena eginen dute, Iortia kutlur gunea. Juan Mari Guajardok aurkeztuko du ekitaldia eta, ondoren, txirrindularien solasaldia izanen da.

2024ko Itzuliaren hirugarren etapak Altsasun izanen du helmuga, eta martxoaren 12an, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunean, aurkezpen ofiziala eginen dute. Ekitaldian Javier Ollo Altsasuko alkateak eta Julian Eraso OCETAko presidenteak bi entitateen arteko kontratua sinatuko dute. Maria Saez de Albeniz Etxarri Aranazko alkatea, Idoia Ibañez de Opacua eta Javier Riaño ere bertan izanen dira, eta ekitaldia Juan Mari Guajardok txirrindularitza esatariak gidatuko du.

Ondoren, Oscar Guerrero Israelgo kirol zuzendariak, Jorge Azanza Euskalte Euskadi taldekoak, Iker Mintegi txirrindulari profesionalak, Juanma Hernandez Caja Ruraleko manager nagusiak, Hugo eta Unai Aznar Kern Pharmako txirrindulariek eta Iker eta Igor Flores txirrindulari profesional oihek parte hartuko duten solasaldia izanen da. Horiek guztiak Burunda Txirrindulari Taldeko kideak izan dira edo dira.

Sarrera libre izanen da, aforoa bete arte.