Saskibaloia

Zelandin, bi aldeak

Guaixe 2024ko mar. 7a, 11:44

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak garaipena lortu zuen etxean, eta Emakumezkoen Lehen Senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak zortzi punturen aldearengatik erori zen

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Logrobasket taldea hartu zuen Zelandin, ligako hemezortzigarren jardunaldian. Bi taldeek lehia estua izan zuten partida guztian barna, baina talde altsasuarra aldea hartzen hasi zen eta azken zatian tarte horri eutsi zion. Azkenean, 63 eta 52 irabazi zuen CBASK Narum Fisioterapiak. Unax Ijurra izan zen saskiratze gehien lortu zituen jokalaria. CBASK-eko jokalariak 22 puntu lortu zituen. 

Humiclima taldeak jarraitzen du Bigarren Maila Interautonomikoko lider (32 puntu). CBASK Narum Fisioterapia hamahirugarren postuan dago (22 puntu). Bi partida ditu atzeratuak, jokatzeke. Martxoaren 9an, larunbata, talde altsasuarrak sailkapenean hirugarren den Erisa Clavijo izango du aurkari, 18:00etan, Clavijon (Errioxa). Ea talde altsasuarrak azkeneko garaipenen bide berean jarraitzen duen. 

Emakumezkoen seniorrak
Emakumezkoen Lehen Senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Universidad de Navarra taldea hartu zuen Zelandin. Kasu honetan kantxa faktoreak ez zuen garaipenaren alde egin, eta talde altsasuarra 40-48 erori zen. Lehen zatian agintzen hasi zen talde altsasuarra eta markagailuan aurretik jarri zen, baina partida erdian Universidad de Navarrak berdintzea eta aldea hartzea lortu zuen. 

Sailkapenean Aranguren Mutilbasketek jarraitzen du emakumezkoen Lehen Senior mailako lider (36 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak postu bat behera egin du, hamabigarren da (21 puntu). Martxoaren 10ean, igandea, talde altsasuarrak sailkapenean hamaikagarren eta aurkari zuzena den Liceo Monjardin izango du aurkari, 12:00etan, Iruñean.