Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. jarduera Planaren laugarren esku hartze arlon Emakumeen ahalduntzea, haien partaidetza soziopolitikoa eta balio aldaketa da. Bertan, 24. helburu giza emakumeek beren autoestimua, autonomia, eskubideak izatearen kontzientzia eta beren gaitasunak konpontzeko edota garatzeko bideak sortzea, bere izateko eta mundua egoteko modua legitimatzen dutenak aipatzen da.
Helburu horri begira, duela zenbait urte Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak literatura solasaldiak antolatu izan ditu, feminismoarekin lotura duten gaiak lantzeko eta, beraz, emakumeek bizitzako alor desberdinetan bizi duten egoeraren gaineko kontzientzia sustatzeko. Duela zenbait urte irekitako bidea berreskuratzeko asmoz, Feminismoa irakurgai izeneko programa jarri du martxan Berdintasun sailak. Programaren helburua herritarrek, eta bereziki, emakumeek feminismoaren lotutako gaiak latzea da, literaturaren eta hausnarketa partekatuaren bidez. Egitasmoa Altsasuko liburutegiko liburuzainekin lankidetzan desinatu du Berdintasunak eta irakurketa taldeekin kontrastatu du.
2024. urtean lau saio egiten aurreikusi dute: bi euskarazko taldearekin eta beste bi gaztelaniazkoarekin. Lehen saioak udaberri aldean eginen dituzte eta beste biak udazkenean. Lehenengoa, gainera, martxoaren 8aren harira berdintasun zerbitzuak antolatutako Isilarazi matxismoa programaren barruan dago ere. Hortaz, martxoaren 19an, asteartea, (18:000etan) Naia Carlosekin Deborah Levy idazlearen El coste de vivir liburua landuko dute, eta maiatzaren 22an, asteazkena, Iratxe Rertolazarekin Natalia Ginzburg idazlearen Gure etxeko kontuak liburuari buruz ariko dira. Hurrengo bi saioak azaroaren 19an eta 20an izanen dira, eta oraindik ez dituzte zehaztu landuko dituzten liburuak.
Saioak irekiak izanen dira eta aurretik berdintasuna@altsasu.net helbidean izena ematea gomendatzen dute. Informaio gehiago nahi izanez gero, eposta horretara idatzi edo 948 56 48 23 telefonora deitu.
♀️📘"FEMINISMOA IRAKURGAI" PROGRAMA📗♀️
— Emakumeen Bilgunea (@EBilgunea) March 20, 2024
♀️📙PROGRAMA "FEMINISMO COMENTADO"📕♀️
Eskerrik asko atzo literatura-tertulian parte hartu zenuten guztiei eta @soyenece Iri, hain ongi gidatzeagatik!
¡Gracias a todas las personas que participasteis en la tertulia literaria de ayer!😊 pic.twitter.com/LI244S9IfC