Bi irteera berri antolatu ditu Barranka Txirrindularitza Taldeak martxoaren 9 eta 10erako, larunbata eta igandea. Larunbatean talde mistoa Dorraora joanen da eta guztira 45 kilometroko ibilbidea eginen du. Igandean BTT taldea Larregoiko gainara joanen da, 57 kilometroko ibilbidea eginez. Bi irteerak 9:00etan aterako dira, Zumalakarregi plazatik.