Altsasuko herri inauteriak pasata eta "ikusita jende askok bere iritzia partekatu zuela", Altsasuko Inauterietako Batzordeak bilera deitu du martxoaren 9an, larunbata, 12:00etan, Gure Etxea eraikinean, "zuek baitzarete zuen iritzen jabe, eta zuek inork baino hobeto azalduko dizkiguzuelako". Herri inauteria sortu ahal izateko herritarren parte hartzea behar dutela gaineratu du batzordeak.